Lehenik eta behin irakasleak teknologia prestakuntzaren ezagutza bat eduki behar du (Hardware, Software eta Internet) teorikoki gero hori praktikara modu egokian eramateko. Irakasleak geroz eta praktika gehiago eduki geroz eta hobe esplikatuko die ikasleei.
Teknologiak ekar ditzaken arrisku guztiak jakin eta aurreikusi behar ditu ikasleei gerta dakiekeen arazoez ohartarazteko. Nahiz eta askatasun minimoa utzi behar die haiek gauza berriak probatu eta esploratzeko, hori baita modu autonomoan ikasteko modua eta horrela asko ikasten dute haurrek.
Bestalde, programa desberdinak maneiatzen irakatsi behar die (Power pointa, Mekanografia, Word, Movie maker, Youtube…) modu idatzia, bisuala zein entzunezkoan lan egiten jakiteko.
Azkenik, oso garrantzitsua da irakasleek haien formakuntza eguneratzea zeren teknologia pausu handitan berritzen doa.