Hemen dugu, gure arazo egoera Layar programarekin konpontzen saiatu garena.
Helburua, umeek eskolako toki ezberdinen izenak ingelesez ezagutzea da.
https://docs.google.com/document/d/e/2PACX-1vRukySfhsfoiPSbsoqQHfFyNLjOXMla0roQoLXduz0D3qzVVrrvVw1D4TGZ8ShRC6DXsjFhH5stgrvH/pub
2017/12/18
2017/11/28
FLICKR
Hemen erakusten dizuet ikasgelan egindako ariketa, Flickr-en egindako argazki bilduma bat da:
https://flic.kr/s/aHsm6Sq33w
https://flic.kr/s/aHsm6Sq33w
FLICKR OLATZ
Nire flickr-era Malenen argazkia igo dut, beraz hemen utziko dizuet denok ikusi dezazuten.
Espero dut gustatuko zaizuela!!!
https://flic.kr/s/aHsmavzUun
Espero dut gustatuko zaizuela!!!
https://flic.kr/s/aHsmavzUun
2017/11/20
HIZKUNTZA LANTZEN
Ariketa hauek egokiak iruditzen zaizkit haurrekin hizkuntza lantzeko eta bertan aurkitu ditzaketen zailtasunak argitzeko. Ikus ezazu!!
FAMILIA
Bideo hau, ikasleek familien egitura ulertzeko egina dago. Gero, beraiek ere beraien familien ezaugarriekin sortu dezakete zuhaitz geneologiko bat edo antzeko eskema bat.
Familia aniztasunarekin gerturatzen joateko eta baita familiako partaideei modu batera edo bestera (osaba, amona...) zergatik deitzen diegun ikasteko baliagarria izango da.
EUROPA LANTZEN
Egunon,
Bost aste Aiako Lardizabal Eskolan praktiketan jardun ondoren bueltan gara. Esperientzia bikaina izan da, izan ere, haurrekin harremanetan jartzeko aukera izan dugu.
Jarraian Europa lantzeko jarduera bat proposatzen dizuet. Europan historian zehar egon diren gatazkak lantzeko eta haiekin familiarizatzeko jarduera egokia da. Hasteko, testu labur eta irudien bidez, Europan gertaturiko gatazkak azaltzen ditu, eta amaieran galderak erantzun behar dira.
EUROPA GATAZKAK
Besterik gabe,
PROCOMÚN
Irakasle batek edo ikasle batek informazioa bilatu edo ikasi nahi badu, Procomún orrialde baliagarria izango litzateke. Gai desberdinei buruzko jarduera desberdinak biltzen ditu. Oraingoan 5.mailako ikasleei natur zientziak emateko, ekosistemari buruzko informazioa eta ariketa desberdinak bila ditzazkegu.
2017/10/13
MATEMATIKA TPACK (JARDUERA)
Hona hemen bi jarduera matematika lantzeko.
Batetik, ikasgai hau praktikatzeko pentsatu dugun jarduera da taldeka jarri eta buruketak ebaztea, batak bestearen laguntzarekin eta logika elkarbanatuz.
Bestalde, sorrarazteko jarduera interesante bat litzateke haurrei beraien buruketa propioak sortzen jarri eta beraien taldekideei hauek ebazteko eman. Bestalde, egunerokotasunean matematikarekin lotura duten arazoekin aurkitu eta zer egin dezaketen pentsatzea izango litzateke jarduera.
2017/10/12
3LMA-ren AURKEZPENA
Web 2.0, taldekide hauek azaldu duten bezala, IKT-en berrikuntza bat izan da. Hau da, informazioa eta komunikazioan lagundu du, ez soilik erabiltzaileen artean, baina baita teknologia eta zibernauten artean ere.
Ezaugarriak, aipatu moduan, informazioa elkarbanatzeko ahalmentzen dira gehienbat. Gainera, edonork aldatu, gehitu, ezabatu... dezake informazio hori edukiak hobetze aldera. Hala ere, honek duen alde txarra da, edukien fidagarritasuna murriztu egiten da. Hau da, jendea prosumitzailea bihurtu da. Bestalde, etengabe sarean lanean gaudenez, baita ere aipatu dute, seguruak diren webguneetan ibili behar dugula. Azkenik, gauzak online eta web-etan ikus ditzakegu aplikazioen bidez, edozein gailu teknologiko berrietatik.
Amaitzeko, hezitzaileen ikuspegitik begira, hauek nahiz eta jakintza handia ez izan, gauza berriak probatzeko prest egon behar dute, eta teknologiaren jakintza minimo bat izan. Baita ere, arazoen aurrean egoera aurrera eramatera jakin behar du modu lasai batean. Bukatzeko, informazio fidagarria non eta nola topatu jakin behar du gero ikasleei web orri sinesgarrien sarrerak eman ahal izateko.
KONPETENTZIA DIGITALA: KONPETENTZIA ZIBIKO ETA SOZIALA
Konpetentzia honek besteekin komunikatzen eta hitz egiten lagunduko du.
Informazioa bilatu, lortu, bildu eta prozesatzeaz gain ekintza horien bidez konpetentziak habian jarriko dira testuak sortu eta erabiltzeko.
KONPETENTZIA DIGITALA: ARTERAKO KONPETENTZIA
Irudiak eta soinuak direla informazio euskarri, aurkezpenak egiteko, argazkiak ordenagailuan gordetzeko edota mezuak bidali eta jasotzeko konteptentzia da, arte ekoizpenak.
KONPETENTZIA DIGITALA: MATEMATIKARAKO KONPETENTZIA
Matematikarako konpetentzian funtsezkoa da komunikazioa, hau da ideiak koherentziaz eta argitasunez erabiltzea. Matematikak egunerokotasunean agertzen dira, eta eguneroko arazoei aurre egiteko beharrezkoa da. Hortaz ezinbesteako da matematikarako konpetentzia ondo garatua izatea, besteekin komunikazio egokia ahalbidetzeko.
2017/10/10
Konpetentzia digitala: KONPETENTZIA MOTORRA
Konpetentzia motor eta sozioemozionalean funtsezkoa da komunikazioa, emozioak adierazteko adibidez. Hau gorputzaren bitartez ematen da konpetentzia motorrean, eta bakarlanean zien taldelanean egin daiteke.
Gorputz hezkuntzan, proiektuez baliatuta informatikako zein ikus-entzunezko teknologia berriak erabili daitezke jarduera ezberdinak burutu ahal izateko zein arazo ezberdinei soluzioak jartzeko.
Konpetentzia digitala: ZIENTZIARAKO KONPETENTZIA
Zientziak, mundua ulertzen eta azaltzen laguntzen die haurrei zein helduei. Baina, zientzian dauden jakintzak komunikatzen ez badira ez da inoiz gehiago jakingo honi buruz, beraz bakoitzak pentsatzen duena edo ondorioztatzen duena azaldu behar du aurrerapausuak eman ahal izateko. Teknologia berriek edo gailu digitalek informazio hau lortzen lagunduko dute, eta baita komunikazioa behar bezala ematen.
2017/10/09
IKT-n bidez erabilitako jarduera
IKT-n bidez, jarduera ugari egin ditzakegu haurrekin irakasgai desberdinak lantzeko. Adibidez, musika irakasgaia lantzeko aproposa iruditzen zait niri. Izan ere, ordenagailuaren bidez, soinuak, erritmoak, pentagramak, nota desberdinak…landu ditzakegulako.
Ordenagailuan musika ipiniz, arbel dijitalean haurrek, nota, konpasa, klabea, neurria...jarri beharko dituzte, horrela, era praktikoan ikasiko baitituzte pentagramak osatzen eta abesti bateko elementu guztiak entzunez ikasten.
JARDUERA BAT GELAN: IKTekin
IKTen bitartez lana eginez, irakasleak konpetentzia digitalak garatuko ditu eta jarduera honetan ikusiko da kahoot baten bitartez aurrei IKTen balioz ohartarazteko balioko digu. Ariketa hau LHko 4.mailako aurrei zuzendutakoa izango da. Matematika arloa izango da, eta galderak erantzunez ikasiko dute. Galderak zenbaki erromatarrak edo buruz egitekoak izango dira. Ikasgelako ikasle guztiek parte-hartu beharko dute banaka.
Praktika bat gelan IKTekin
Hemen burutuko dugun jarduerarekin konpetentzia desberdinak landuko ditugu, besteak beste ikasgaia lantzeaz gain IKTko konpetentzia landuko da.
Lehen Hezkuntzako 5.mailako haurrei dago bideratu. Binaka, haur bakoitzak bere herriari buruzko presentazioa bat egingo du. Power pointa erabiltzera bultzatuko da, baina haurrek presentazioa egiteko beste programa bat ezagutu eta erabili dezakete. Presentazioaren helburua gauza desberdinen bidez haien herria ahalik eta ongien ezagutzea izango da, beraz hainbat baliabide desberdin erabiliko dituzte, word, internetetik informazioa atera orri desberdinetatik, argazkiak editatu painten...
LEHEN HEZKUNTZAKO JARDUERAK
LEHEN HEZKUNTZAKO JARDUERAK
Jarduera sinplea da, baina LH 3.mailatik gorako haurrentzat dago zuzendua. Pentsatutako jarduera, euskara ikasgaian oinarrituko da, haurren euskara hobetzeko, idazmena eta ulermena landuz.
Hasteko haurrek blog-a sortu beharko dute, ondoren gustuko duten zerbaiten inguruan interneten, liburueta edo beraien ezagutzen bidez, testu bat idatzi beharko dute, eta testuari laguntzeko hainbat irudi ezartzeko aukera izango dute. Behin testua blogera igo ondoren, ikasle bakoitzak beste ikasle baten testua irakurriko dute, eta akatsak aurkitu eta zuzentzea izango da ikasleen helburua.
Behin zuzenketak egindakoan, ikasle bakoitzak egindako zuzenketak niri azaldu eta akatsak egindako ikasleari azalduko dizkiote. Amaieran, ikasle bakoitzak bere testua azaldu beharko du ikaskideen aurrean, labur.
NAIARA IRURETAGOIENA
3. MAILAKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEENTZAT JARDUERA
Pentsatutako jarduera, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek egingo dutena izango da ingeleseko klasean. Animaliak ikasten ari dira, beraz talde bakoitzari animalia mota bana banatuko zaio (hegaztiak, narrastiak, itsasoko animaliak, ugaztunak...). Hau banatu ostean, talde bakoitzak berari egokitu zaion gaiko ezaugarriak aurkitu beharko ditu, eta sailkapen bakoitzean zein animalia dagoen.
Ondoren, Power Point programa erabiliko dute aurkezpena egin ahal izateko, eta aurkitu duten informazioa bertan ipiniko dute modu ordenatu batean, argazkiak eta bestelako artxiboak itsatsiaz. Gainera, ingeleseko klasean egongo direnez, hitzak itzultzeko web orriez zein hiztegien erabileraz baliatu beharko dute hitzen bat ingelesez nola esaten den ez dakitenean.
IRAKASLEEN KONPETENTZIA DIGITALAK
Kaixo! Ikasgelan ikusi bezala, irakasleek hainbat konpetentzia digital menderatu behar dituzte ahal bezala irakasteko. Nola hala, horien laburpen bat egingo dizuet irakurtzen ikasi eta disfrutatu dezazuten!
Batetik, informazioaren erabilera dago. Gaur egun, edozeinek igo ditzake bere idatziak Internetera, baina ez dira denak fidagarriak izaten, beraz irakasleek jakin behar dute informazio hori filtratu eta egia diotenekin geratzen. Infoxikazioa geroz eta ohikoagoa bihurtzen ari da! Bestalde, ikasleek informazioa bilatzeko hainbat baliabide eman behar dizkie, nola hala, web orriak, artikuluak eta bestelako informazio iturriak.
Bestalde, komunikaziorako ezinbestekoak da gaur egungo mundu digitala. Gurasoekin etengabeko kontaktuan egon daitezke irakasleak, beraiekin hitz egitera joateko, haurrekin arazo bat egon delako edota oharrak bidaltzeko irteera bat dela edota beste edozein berrirekin. Eskolatik kanpoko beste instituzioekin ere kontaktuan jartzeko oso modu erraza da, eta irakasleek honetarako gaitasuna izan behar dute, hau da, beste zentroetako irakasleekin komunikatzeko edota hitzaldi bat ematera datozen pertsonekin hitz egite azkar bat izateko. Irakasleak, beraien artean ere teknologia berriekin errazago eta azkarrago komunikatuko dira.
Hauez gain, edukien sorrera dago. Interneten eta gaur egun ordenadore edo bestelako gailu teknologikoetan milaka programa daude era bateko eta besteko lanak eta edukiak sortzeko (Prezi, Word, Power Point, Coggle, Cmap tools...). Hauek denak irakasleengandik menperatuak egon behar dute, ikasle zein gurasoei eskaini nahi zaien informazioa modu egoki batean aurkeztu ahal izateko. Gainera, badaude gurasoei asko gustatzen zaizkien gauzak, adibidez beraien haurrak irteeretara joaten direnean hau bideoan grabatua egotea, beraz kasu hauetan Youtube edo bideoak editatzeko programak jakin beharko ditugu erabiltzen.
Segurtasuna ahaztu ezin daitekeen alderdi bat da baita ere. Hartu beharreko neurri ezberdinekin topatzen gara zati honetan. Batetik, ordenadorera edo gailura eragin diezaieketen birusak daude sarean, eta hauek ekiditeko hainbat antibirus daude gaur egun, beraz horrelakoak programatzen zein erabiltzen jakin beharko dugu. Bestalde, sarean gure informazio pribatua jartzea arriskutsua izan daiteke, edonor zure informazio hori irakurtzera iritsi daitekeelako, beraz gurasoei arrisku honen abisua eman behar zaie, baita ikasleei ere. Kontuz ibili behar da non jartzen ditugun gure pribatutasunak, dela etxeko helbidea, argazkiak edo mugikorreko zenbakia. Amaitzeko, lanak edo bestelako artxibo eta dokumentuak sarean edo "hodeian" gordetzea segurua dela pentsa dezakegu, ez bazaigu bertatik ezabatuko nahiz eta gailua matxuratu. Baina honek badu bere alde txarra, edozein pertsonak hackeatu dezake gure ordenagailua eta gure dokumentu denak eraman, beraz honekin ere erne ibili behar da.
Bukatzeko, arazoen ebazpena ezinbestekoa da teknologien aurrean. Arazo ezberdinak sortu lekizkiguke egoera ezberdinetan beraz hauen aurrean prest egon behar dugu irakasle bezala. Adibidez, ordenadorea pizten ez bada, edo dokumento bat irekitzen ez bada, honi soluzioa aurkitzea lortu behar du irakasleak. Teknologia berrietara ohitu behar dugu, eta hauek geroz eta gehiago erabiliaz orduan eta gehiago familiarizatuko ditugu gurekin.
Batetik, informazioaren erabilera dago. Gaur egun, edozeinek igo ditzake bere idatziak Internetera, baina ez dira denak fidagarriak izaten, beraz irakasleek jakin behar dute informazio hori filtratu eta egia diotenekin geratzen. Infoxikazioa geroz eta ohikoagoa bihurtzen ari da! Bestalde, ikasleek informazioa bilatzeko hainbat baliabide eman behar dizkie, nola hala, web orriak, artikuluak eta bestelako informazio iturriak.
Bestalde, komunikaziorako ezinbestekoak da gaur egungo mundu digitala. Gurasoekin etengabeko kontaktuan egon daitezke irakasleak, beraiekin hitz egitera joateko, haurrekin arazo bat egon delako edota oharrak bidaltzeko irteera bat dela edota beste edozein berrirekin. Eskolatik kanpoko beste instituzioekin ere kontaktuan jartzeko oso modu erraza da, eta irakasleek honetarako gaitasuna izan behar dute, hau da, beste zentroetako irakasleekin komunikatzeko edota hitzaldi bat ematera datozen pertsonekin hitz egite azkar bat izateko. Irakasleak, beraien artean ere teknologia berriekin errazago eta azkarrago komunikatuko dira.
Hauez gain, edukien sorrera dago. Interneten eta gaur egun ordenadore edo bestelako gailu teknologikoetan milaka programa daude era bateko eta besteko lanak eta edukiak sortzeko (Prezi, Word, Power Point, Coggle, Cmap tools...). Hauek denak irakasleengandik menperatuak egon behar dute, ikasle zein gurasoei eskaini nahi zaien informazioa modu egoki batean aurkeztu ahal izateko. Gainera, badaude gurasoei asko gustatzen zaizkien gauzak, adibidez beraien haurrak irteeretara joaten direnean hau bideoan grabatua egotea, beraz kasu hauetan Youtube edo bideoak editatzeko programak jakin beharko ditugu erabiltzen.
Segurtasuna ahaztu ezin daitekeen alderdi bat da baita ere. Hartu beharreko neurri ezberdinekin topatzen gara zati honetan. Batetik, ordenadorera edo gailura eragin diezaieketen birusak daude sarean, eta hauek ekiditeko hainbat antibirus daude gaur egun, beraz horrelakoak programatzen zein erabiltzen jakin beharko dugu. Bestalde, sarean gure informazio pribatua jartzea arriskutsua izan daiteke, edonor zure informazio hori irakurtzera iritsi daitekeelako, beraz gurasoei arrisku honen abisua eman behar zaie, baita ikasleei ere. Kontuz ibili behar da non jartzen ditugun gure pribatutasunak, dela etxeko helbidea, argazkiak edo mugikorreko zenbakia. Amaitzeko, lanak edo bestelako artxibo eta dokumentuak sarean edo "hodeian" gordetzea segurua dela pentsa dezakegu, ez bazaigu bertatik ezabatuko nahiz eta gailua matxuratu. Baina honek badu bere alde txarra, edozein pertsonak hackeatu dezake gure ordenagailua eta gure dokumentu denak eraman, beraz honekin ere erne ibili behar da.
Bukatzeko, arazoen ebazpena ezinbestekoa da teknologien aurrean. Arazo ezberdinak sortu lekizkiguke egoera ezberdinetan beraz hauen aurrean prest egon behar dugu irakasle bezala. Adibidez, ordenadorea pizten ez bada, edo dokumento bat irekitzen ez bada, honi soluzioa aurkitzea lortu behar du irakasleak. Teknologia berrietara ohitu behar dugu, eta hauek geroz eta gehiago erabiliaz orduan eta gehiago familiarizatuko ditugu gurekin.
IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIA LABURTZEN
Ikasgelan ikusi
dugun bezala, galdera bati erantzuten saiatu gara denen artean. Ikasgelan arbel
digitala erabiliz, “Zer prestakuntza teknologikoa behar du irakasle batek?” galderari
erantzuten egon gara, hitz gakoen bitartez. Horregatik oso garrantzitsua da
irakasleak prestakuntza egoki bat izan beharko duela konpetentzia digitalari
dagokionez.
Irakasleek tresna
teknologiko desberdinak erabiltzen dituzte, beraz oso garrantzitsua izango da
tresna hauek nola funtzionatzen duten jakitea. Ordenagailuak egunerokotasun
batean erabiltzen direnez, oso garrantzitsua da ordenagailuak nola funtzionatzen
duen (softwarea) eta zein elementu fisiko edo ukigarri dituen (hardwarea)
ezagutzea. Hau da, softwarea ordenagailuaren alde logikoa da eta guk hemen lan
egin dezakegu, hala nola, kalkuluak, aurkezpenak egiteko programekin, irudi
programekin… Programa hauek informazioa bilatu, erabili, elkarbanatu eta
kudeatzeko aukera ematen du.
Gaur egun
informazio gehiegi dago. Informazio dena eskuragarri dago, bai fidagarria eta
bai fidagarria ez dena. Horregatik irakasleak informazioakin kritikoa izan
behar du, ikasleei informazio egokia bilatzen erakusteko, edozeinek manipula
dezakeelako interneteko orrialde asko.
Irakasle bat
uneoro inguruko pertsonekin komunikatzen da, hala nola, ikasle, irakasle edo
ikasleen guraso edo tutoreekin. Horregatik irakasle batek teknologia bidez
interakzioan jarduten jakin beharko du, horrela informazioa eta edukiak partekatzeko
aukera izango baitu, gmail, whatsapp edo komunitate edo sare desberdinen
bitartez...
Lehen esan
bezala, interneten informazio ez fidagarria dagoen bezala, orri ez fidagarriak
ere badaude. Oso garrantzitsua da jakitea zein diren orrialde seguruak eta
baita ere non jartzen dituzten datu pertsonalak, etorkizun batean eragina izan
dezakelako. Orrialde askotan zerbait
deskargatu nahi digunean “tranpak” bilatzen dira, askotan birusak direnak.
Horregatik antibirus programak instalatzen jakin beharko genuke.
Arazoak ebazteko
gaitasuna garrantzitsua da, ordenagailuak arazo teknikoak izaten baditu, arazo
tekniko hauek identifikatzen eta konpontzen jakin beharko du. Askotan ordenagailua
ez da pizten edo ez du funtzionatzen edo interneten ez du egiten… Irakasleak
gai izan beharko du arazo hauei aurre egiteko eta klaseak aurrera jarraitzeko.
Bukatzeko, esan
bezala, teknologiaz inguratuta bizi gara eta nahiz eta batzuetan arazoak eman
teknologia oso lagungarria da irakasleen prestakuntzarako. Horregatik lehenik
esandako konpetentzia bost ataletan laburbildu daiteke: Informazioa,
komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta arazoak ebaztea.
IRAKASLEAREN PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKOAREN GARRANTZIA- LABURPENA
Irakasleek modu batean esanda ezagutzaren puzzlea osatu behar dute. Ezagutza hori urteak aurrera joan ahala aldatu egiten da, beraz, une oro informazio berria barneratu behar dute irakasleek. Klasean azaldu bezala hainbat konpetentzia digital daude.
Lehenengo konpetentziari dagokionez, segurtasunari zuzenduta dago. Internet handia, arriskutsua eta ezezaguna da. Hasteko, antibirusa edukitzearen garrantzia aipatu beharra dago, izan ere, interneten ibiltzen garen guztion helburua ez da bera, eta batzuk, besteen informazioaz baliatzen dira. Azkenik, haurrei argi eta garbi azaldu behar zaie, pribatutasuna zaintzeaz eta ez igotzeko euren informazio zein edozein argazki internetena, izan ere, ondorio gogorrak ekar diezazkiete.
Informazioa da bigarren konpetentzia. Lehen esan bezala, garrantzitsua da haurrak informazio egokia eta fidagarria hautatzen jakitea. Beraz, irakaslearen lana baliabide fidagarriak aurkeztu eta horiek erabiltzen erakustea da.
Azkenengo konpententziari dagokionez, komunikazioaren da. Garrantzitsua irakasle bat inguruko zein urrutikoekin kontaktuan egotea, esaterako, lankideekin, gurasoekin, ikasleekin edota beste entitateekin. Garrantzitsua da komunikazioa eguneratua izatea, izan ere, arazoen aurrean konponbidea bilatzeko baliabide egokia da, eta horrez gain, informazioa eskuratzeko egokia da. Komunikazioa aurrez-aurreko elkarrizketa, email, ohar, whatsapp… bidez gauzatu daiteke.
Ondorioz, esan daiteke konpententzia digitalaka garrantzi eta indar handia hartu duela azken urteotan hezkuntzan. Ikusten denez, garrantzitsua da irakasle batek IKT-aren ezagutza zabala izatea.
2017/10/03
NIRE PLE-A eta AMIA/DAFO
Nire PLE-aren arabera ondorioztatu dudan AMIA da hau
BARNE FAKTOREAK
|
KANPO FAKTOREAK
|
||
AHULEZIAK
|
INDARGUNEAK
|
MEHATXUAK
|
AUKERAK
|
-Argazkiak editatzea gustuko dut baina ez ditut honetarako programa
gehiegi ezagutzen
-Gauzak partekatzeko toki asko ez ditut ezagutzen
-Gauzak online ikusi edo deskargatzea asko kostatzen zait
-Nire datu pribatuekin zein argazkiekin ez dakit zer gertatzen den behin
Internetera igo eta gero
|
-Komunikatzeko tokiak
-Informazioa aurkitzeko eta ikasteko baliabide asko ditut
-Erosketekin lotuta dauden web orri ezberdin asko ezagutzen ditut
-Musika entzuteko tokiak
-Idatzizko dokumentuak egiteko gaitasuna (aurkezpenak, idazlanak, zenbaki
taulak…)
-Nire informazioa antolatuta mantentzen dut ordenagailuan
|
-Birusak nire ordenagailura sartzerakoan ez dakit zer egin behar dudan
-Bideoak zein audioak editatzeko arazoak izango ditut
-Baliteke, benetakoa ez den informazioa benetakotzat hartu eta horrekin
lan egitea
|
-Beste eskoletako irakasleekin komunikatu ahal izango dut
-Egunkariak online ikusteko gaitasuna dudanez, azken berriak jakiteko
aukera izango dut
|
2017/09/26
AIA
Egunon klase!
Eguna pozteko Aia nire herriko argazkia partekatzen dizuet. Ez dut dudatzen liluratuta geratuko zaretela!
Animatu Aiara!
IRUN
Kaixo!!
Hona hemen nere hiria Irun eta bertako hainbat leku zoragarri, plaza ezagunenak, bertako festak, eta beste txoko interesgarri.
Sar zaitez ikustera!
Hona hemen nere hiria Irun eta bertako hainbat leku zoragarri, plaza ezagunenak, bertako festak, eta beste txoko interesgarri.
Sar zaitez ikustera!
ORIO
Nire herriko betiko argazkian erori beharrean, herrian zehar aurkitu ditudan eraikuntza polit batzuk jarri nahi izan ditut. Honela, betiko tokiez gain, toki berriak ere ezagutu ditzakezue.
Getaria
Getariako Gaztetape hondartzaren argazki bat da. Udako ia denbora guztia hondartza polit honetan pasatzen baitut
Orio
Argazki hau nire herriko argazki bat dat, ibaia zeharkatzeko dagoen zubia hain zuzen. Leku hau autatu dut egunero bertatik pasatzen naizelako eta oso polita iruditzen zait.
2017/09/22
NI
Egun on klase! Malen Iturain oriotarra naiz eta magisteritza ikasketak ari naiz burutzen Donostian. 😋
Nire aurkezpena
Kaixo!!
Itsaso naiz eta 20 urte ditut. Getaiarra naiz eta Donostiako EHUn Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten ari naiz. Nire antza duen avatarra honako hau da 😀😀
Itsaso naiz eta 20 urte ditut. Getaiarra naiz eta Donostiako EHUn Lehen Hezkuntzako Gradua ikasten ari naiz. Nire antza duen avatarra honako hau da 😀😀
Nire aurkezpena
Kaixo!
Oihana naiz, 20 urte ditut eta irundarra naiz. Euskal herriko unibertsitatean majisteritza ikasten ari naiz, Donostiako kampusean. Blog hontako partaidea naiz, Azukre koxkorrak bloggekoa, hona hemen nire avatarra!!😍
Oihana naiz, 20 urte ditut eta irundarra naiz. Euskal herriko unibertsitatean majisteritza ikasten ari naiz, Donostiako kampusean. Blog hontako partaidea naiz, Azukre koxkorrak bloggekoa, hona hemen nire avatarra!!😍
NI
Egunon bihurriak! Naiara naiz, 19 urte ditut. Orion bizi naizen aiarra naiz. Ikasketak Aian eta Zarautzen burutu nituen, gaur egun, magisteritza ari naiz ikasten. ✌🙌
Nire aurkezpena
Kaixo! Olatz naiz Oriokoa eta 20 urte ditut. Gaur egun magisteritza ikasten ari naiz Donostian. Urte batez Londresen bizi izan nintzen eta nire hurrengo abioia Canadara izatea gustatuko litzaidake.✌😜
2017/09/21
2017/09/15
Zer prestakuntza teknologiko behar du Lehen Hezkuntzako irakasle batek?
Lehenik eta behin irakasleak teknologia prestakuntzaren ezagutza bat eduki behar du (Hardware, Software eta Internet) teorikoki gero hori praktikara modu egokian eramateko. Irakasleak geroz eta praktika gehiago eduki geroz eta hobe esplikatuko die ikasleei.
Teknologiak ekar ditzaken arrisku guztiak jakin eta aurreikusi behar ditu ikasleei gerta dakiekeen arazoez ohartarazteko. Nahiz eta askatasun minimoa utzi behar die haiek gauza berriak probatu eta esploratzeko, hori baita modu autonomoan ikasteko modua eta horrela asko ikasten dute haurrek.
Bestalde, programa desberdinak maneiatzen irakatsi behar die (Power pointa, Mekanografia, Word, Movie maker, Youtube…) modu idatzia, bisuala zein entzunezkoan lan egiten jakiteko.
Azkenik, oso garrantzitsua da irakasleek haien formakuntza eguneratzea zeren teknologia pausu handitan berritzen doa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)