2017/10/12

3LMA-ren AURKEZPENA

Web 2.0, taldekide hauek azaldu duten bezala, IKT-en berrikuntza bat izan da. Hau da, informazioa eta komunikazioan lagundu du, ez soilik erabiltzaileen artean, baina baita teknologia eta zibernauten artean ere.

Ezaugarriak, aipatu moduan, informazioa elkarbanatzeko ahalmentzen dira gehienbat. Gainera, edonork aldatu, gehitu, ezabatu... dezake informazio hori edukiak hobetze aldera. Hala ere, honek duen alde txarra da, edukien fidagarritasuna murriztu egiten da. Hau da, jendea prosumitzailea bihurtu da. Bestalde, etengabe sarean lanean gaudenez, baita ere aipatu dute, seguruak diren webguneetan ibili behar dugula. Azkenik, gauzak online eta web-etan ikus ditzakegu aplikazioen bidez, edozein gailu teknologiko berrietatik.

Amaitzeko, hezitzaileen ikuspegitik begira, hauek nahiz eta jakintza handia ez izan, gauza berriak probatzeko prest egon behar dute, eta teknologiaren jakintza minimo bat izan. Baita ere, arazoen aurrean egoera aurrera eramatera jakin behar du modu lasai batean. Bukatzeko, informazio fidagarria non eta nola topatu jakin behar du gero ikasleei web orri sinesgarrien sarrerak eman ahal izateko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario