2017/10/09

LEHEN HEZKUNTZAKO JARDUERAK

LEHEN HEZKUNTZAKO JARDUERAK

Jarduera sinplea da, baina LH 3.mailatik gorako haurrentzat dago zuzendua. Pentsatutako jarduera, euskara ikasgaian oinarrituko da, haurren euskara hobetzeko, idazmena eta ulermena landuz. 

Hasteko haurrek blog-a sortu beharko dute, ondoren gustuko duten zerbaiten inguruan interneten, liburueta edo beraien ezagutzen bidez, testu bat idatzi beharko dute, eta testuari laguntzeko hainbat irudi ezartzeko aukera izango dute. Behin testua blogera igo ondoren, ikasle bakoitzak beste ikasle baten testua irakurriko dute, eta akatsak aurkitu eta zuzentzea izango da ikasleen helburua. 

Behin zuzenketak egindakoan, ikasle bakoitzak egindako zuzenketak niri azaldu eta akatsak egindako ikasleari azalduko dizkiote. Amaieran, ikasle bakoitzak bere testua azaldu beharko du ikaskideen aurrean, labur.

NAIARA IRURETAGOIENA

No hay comentarios:

Publicar un comentario