2017/10/09

IRAKASLEAREN PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIKOAREN GARRANTZIA- LABURPENA

Irakasleek modu batean esanda ezagutzaren puzzlea osatu behar dute. Ezagutza hori urteak aurrera joan ahala aldatu egiten da, beraz, une oro informazio berria barneratu behar dute irakasleek. Klasean azaldu bezala hainbat konpetentzia digital daude.

Lehenengo konpetentziari dagokionez, segurtasunari zuzenduta dago. Internet handia, arriskutsua eta ezezaguna da. Hasteko, antibirusa edukitzearen garrantzia aipatu beharra dago, izan ere, interneten ibiltzen garen guztion helburua ez da bera, eta batzuk, besteen informazioaz baliatzen dira. Azkenik, haurrei argi eta garbi azaldu behar zaie, pribatutasuna zaintzeaz eta ez igotzeko euren informazio zein edozein argazki internetena, izan ere, ondorio gogorrak ekar diezazkiete.

Informazioa da bigarren konpetentzia. Lehen esan bezala, garrantzitsua da haurrak informazio egokia eta fidagarria hautatzen jakitea. Beraz, irakaslearen lana baliabide fidagarriak aurkeztu eta horiek erabiltzen erakustea da.

Azkenengo konpententziari dagokionez, komunikazioaren da. Garrantzitsua irakasle bat inguruko zein urrutikoekin kontaktuan egotea, esaterako, lankideekin, gurasoekin, ikasleekin edota beste entitateekin. Garrantzitsua da komunikazioa eguneratua izatea, izan ere, arazoen aurrean konponbidea bilatzeko baliabide egokia da, eta horrez gain, informazioa eskuratzeko egokia da. Komunikazioa aurrez-aurreko elkarrizketa, email, ohar, whatsapp… bidez gauzatu daiteke.

Ondorioz, esan daiteke konpententzia digitalaka garrantzi eta indar handia hartu duela azken urteotan hezkuntzan. Ikusten denez, garrantzitsua da irakasle batek IKT-aren ezagutza zabala izatea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario