2017/10/09

3. MAILAKO LEHEN HEZKUNTZAKO IKASLEENTZAT JARDUERA

Pentsatutako jarduera, Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek egingo dutena izango da ingeleseko klasean. Animaliak ikasten ari dira, beraz talde bakoitzari animalia mota bana banatuko zaio (hegaztiak, narrastiak, itsasoko animaliak, ugaztunak...). Hau banatu ostean, talde bakoitzak berari egokitu zaion gaiko ezaugarriak aurkitu beharko ditu, eta sailkapen bakoitzean zein animalia dagoen.

Ondoren, Power Point programa erabiliko dute aurkezpena egin ahal izateko, eta aurkitu duten informazioa bertan ipiniko dute modu ordenatu batean, argazkiak eta bestelako artxiboak itsatsiaz. Gainera, ingeleseko klasean egongo direnez, hitzak itzultzeko web orriez zein hiztegien erabileraz baliatu beharko dute hitzen bat ingelesez nola esaten den ez dakitenean.

No hay comentarios:

Publicar un comentario