2017/10/09

IRAKASLEEN PRESTAKUNTZA TEKNOLOGIA LABURTZEN

Ikasgelan ikusi dugun bezala, galdera bati erantzuten saiatu gara denen artean. Ikasgelan arbel digitala erabiliz, “Zer prestakuntza teknologikoa behar du irakasle batek?” galderari erantzuten egon gara, hitz gakoen bitartez. Horregatik oso garrantzitsua da irakasleak prestakuntza egoki bat izan beharko duela konpetentzia digitalari dagokionez.


Irakasleek tresna teknologiko desberdinak erabiltzen dituzte, beraz oso garrantzitsua izango da tresna hauek nola funtzionatzen duten jakitea. Ordenagailuak egunerokotasun batean erabiltzen direnez, oso garrantzitsua da ordenagailuak nola funtzionatzen duen (softwarea) eta zein elementu fisiko edo ukigarri dituen (hardwarea) ezagutzea. Hau da, softwarea ordenagailuaren alde logikoa da eta guk hemen lan egin dezakegu, hala nola, kalkuluak, aurkezpenak egiteko programekin, irudi programekin… Programa hauek informazioa bilatu, erabili, elkarbanatu eta kudeatzeko aukera ematen du.


Gaur egun informazio gehiegi dago. Informazio dena eskuragarri dago, bai fidagarria eta bai fidagarria ez dena. Horregatik irakasleak informazioakin kritikoa izan behar du, ikasleei informazio egokia bilatzen erakusteko, edozeinek manipula dezakeelako interneteko orrialde asko.


Irakasle bat uneoro inguruko pertsonekin komunikatzen da, hala nola, ikasle, irakasle edo ikasleen guraso edo tutoreekin. Horregatik irakasle batek teknologia bidez interakzioan jarduten jakin beharko du, horrela informazioa eta edukiak partekatzeko aukera izango baitu, gmail, whatsapp edo komunitate edo sare desberdinen bitartez...


Lehen esan bezala, interneten informazio ez fidagarria dagoen bezala, orri ez fidagarriak ere badaude. Oso garrantzitsua da jakitea zein diren orrialde seguruak eta baita ere non jartzen dituzten datu pertsonalak, etorkizun batean eragina izan dezakelako.  Orrialde askotan zerbait deskargatu nahi digunean “tranpak” bilatzen dira, askotan birusak direnak. Horregatik antibirus programak instalatzen jakin beharko genuke.


Arazoak ebazteko gaitasuna garrantzitsua da, ordenagailuak arazo teknikoak izaten baditu, arazo tekniko hauek identifikatzen eta konpontzen jakin beharko du. Askotan ordenagailua ez da pizten edo ez du funtzionatzen edo interneten ez du egiten… Irakasleak gai izan beharko du arazo hauei aurre egiteko eta klaseak aurrera jarraitzeko. 


Bukatzeko, esan bezala, teknologiaz inguratuta bizi gara eta nahiz eta batzuetan arazoak eman teknologia oso lagungarria da irakasleen prestakuntzarako. Horregatik lehenik esandako konpetentzia bost ataletan laburbildu daiteke: Informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta arazoak ebaztea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario