Kaixo! Ikasgelan ikusi bezala, irakasleek hainbat konpetentzia digital menderatu behar dituzte ahal bezala irakasteko. Nola hala, horien laburpen bat egingo dizuet irakurtzen ikasi eta disfrutatu dezazuten!
Batetik, informazioaren erabilera dago. Gaur egun, edozeinek igo ditzake bere idatziak Internetera, baina ez dira denak fidagarriak izaten, beraz irakasleek jakin behar dute informazio hori filtratu eta egia diotenekin geratzen. Infoxikazioa geroz eta ohikoagoa bihurtzen ari da! Bestalde, ikasleek informazioa bilatzeko hainbat baliabide eman behar dizkie, nola hala, web orriak, artikuluak eta bestelako informazio iturriak.
Bestalde, komunikaziorako ezinbestekoak da gaur egungo mundu digitala. Gurasoekin etengabeko kontaktuan egon daitezke irakasleak, beraiekin hitz egitera joateko, haurrekin arazo bat egon delako edota oharrak bidaltzeko irteera bat dela edota beste edozein berrirekin. Eskolatik kanpoko beste instituzioekin ere kontaktuan jartzeko oso modu erraza da, eta irakasleek honetarako gaitasuna izan behar dute, hau da, beste zentroetako irakasleekin komunikatzeko edota hitzaldi bat ematera datozen pertsonekin hitz egite azkar bat izateko. Irakasleak, beraien artean ere teknologia berriekin errazago eta azkarrago komunikatuko dira.
Hauez gain, edukien sorrera dago. Interneten eta gaur egun ordenadore edo bestelako gailu teknologikoetan milaka programa daude era bateko eta besteko lanak eta edukiak sortzeko (
Prezi, Word, Power Point, Coggle, Cmap tools...). Hauek denak irakasleengandik menperatuak egon behar dute, ikasle zein gurasoei eskaini nahi zaien informazioa modu egoki batean aurkeztu ahal izateko. Gainera, badaude gurasoei asko gustatzen zaizkien gauzak, adibidez beraien haurrak irteeretara joaten direnean hau bideoan grabatua egotea, beraz kasu hauetan
Youtube edo bideoak editatzeko programak jakin beharko ditugu erabiltzen.
Segurtasuna ahaztu ezin daitekeen alderdi bat da baita ere. Hartu beharreko neurri ezberdinekin topatzen gara zati honetan. Batetik, ordenadorera edo gailura eragin diezaieketen birusak daude sarean, eta hauek ekiditeko hainbat antibirus daude gaur egun, beraz horrelakoak programatzen zein erabiltzen jakin beharko dugu. Bestalde, sarean gure informazio pribatua jartzea arriskutsua izan daiteke, edonor zure informazio hori irakurtzera iritsi daitekeelako, beraz gurasoei arrisku honen abisua eman behar zaie, baita ikasleei ere. Kontuz ibili behar da non jartzen ditugun gure pribatutasunak, dela etxeko helbidea, argazkiak edo mugikorreko zenbakia. Amaitzeko, lanak edo bestelako artxibo eta dokumentuak sarean edo "hodeian" gordetzea segurua dela pentsa dezakegu, ez bazaigu bertatik ezabatuko nahiz eta gailua matxuratu. Baina honek badu bere alde txarra, edozein pertsonak hackeatu dezake gure ordenagailua eta gure dokumentu denak eraman, beraz honekin ere erne ibili behar da.
Bukatzeko, arazoen ebazpena ezinbestekoa da teknologien aurrean. Arazo ezberdinak sortu lekizkiguke egoera ezberdinetan beraz hauen aurrean prest egon behar dugu irakasle bezala. Adibidez, ordenadorea pizten ez bada, edo dokumento bat irekitzen ez bada, honi soluzioa aurkitzea lortu behar du irakasleak. Teknologia berrietara ohitu behar dugu, eta hauek geroz eta gehiago erabiliaz orduan eta gehiago familiarizatuko ditugu gurekin.